XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Kô*ln inguruan, San Gereon-en Errotonda bezalako edifizio otoniarrak elementu erromanikoak erantsiz handitu ziren.

Erromaniko betearen garaian, Westfale-n barne-espazio homogenoaren kontzepzio berria azaldu zen, hiru nabeak altuera berdinekoak eraikiz eta Renania-ko arkitekturak zuen bertikaltasuna galduz.

Hallenkirche izeneko eliz tipoa da eta emaitza nagusienak XIII. mendean emango ditu Paderborn-eko katedralean eta Osnabrûck eta Mûnstereko eliza batzutan.

Ipar Alemania-n ibai ertzeko arkitektura tipiko bat garatu zen, adreiluz egina eta iztukuz estalia gehienetan.

Eskulturan Lonbardia-ko ukitua agertzen du.

Lan originalenak eskultura exentuaren arlokoak dira eta obra bikainak heldu zaizkigu: Alpirsbach-eko ebanjelariak, Kristo maiestatetsua Wolfram-eko gazteluko brontzezko lehoi ospatsua, Erfurt-eko Wolfram irudia 1,50 metro handikoa edo Liege-ko San Bartolome elizako brontzezko ponte-harria.

Arte figuratiboetan, Rhin eta Mosa ibaien ingurutako eskolak inoiz ez bezala nabarmentzen dira metal-lanetan.

Renier de Huy izan zen arte honen sortzailea; Liege-ko katedraleko ponte-harriaren brontzeak egin zituen, Kristoren bataioaren eszenekin.

Baina dudarik gabe, Nicolás Verdungoa izan zen arte honetan maisu, Klosternenburgeko erretablo esmaltatua egin zuen eta Koln-eko katedraleko Errege Magoen kutxa.

Espira-ko katedrala. Santa Maria elizako Kripta, Kô*ln-en.